Oingo astegoienerako kontzertu bi antolatu ditu Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak. Bagilaren 28an, Duo Naktê taldeak eskainiko dau kontzertua 20:00etan. Hurrengo egunean barriz, hilak 29, Johnnytxar egongo da kantetan, hau be 20:00etan.
Duo Naktê Julen Murga eta Victor Orts bikoteak osotutako taldea da. Areatzako taberna irlandarrean Tradizio berritua izeneko kontzertua eskainiko dau, saxofoi eta akordeoiaren soinuakaz. Johnnytxar barriz, musika zeltiar eta irlandarrean da aditua eta bere gitarreagaz egongo da, bersino akustikoak eskaintzen.