gorbeia

'Baso bainua' bisita gidatua antolatu dau Gorbeiako parketxeak

Asier Abrisketa 2024ko eka. 26a, 16:10

Domekan izango da Pablo Mariz-ek gidatutako bisitea Ugospeko pagadian, hamasei urtetik gorakoentzako. Izena aldez aurretik emon behar da.

Gorbeia Parke Naturalaren Interpretazino Zentroak aurten antolatutako bisita gidatuen artean dago domeka honetan, bagilak 30, egingo dan Baso bainua bisitea, gazteleraz. Hau Soldropo inguruan dagoan Ugospeko pagadian egingo da eta hamasei urtetik gorakoek emon leikie izena. Doban da eta izen emotea 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbide elektronikoan egin daiteke.

Azalpenak Pablo Mariz-ek emongo ditu, AZERI Natura Guztientzat kooperatibako kidea. Talde hau ingurumen hezkuntzan aritzen da, ingurugiroa errespetau eta babestearen beharraz kontzientziatzeko. Holan, "naturaz gozatu nahi dauan pertsona orori zuzendutako ingurumen hezkuntzako ekintza dinamiko, aktibo eta berritzaileak" eskaintzen ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!