jantzak

Bihar hasiko da II. Gazteen Dantza Topaketa Areatzan

Bea Azpiri 2024ko eka. 20a, 11:40

Euskal Dantzarien Biltzarrak, jantzari belaunaldi errelebo ezari aurre egiteko, bagilaren 21etik 23ra, Gazteen Dantza Topaketa antolatu dau Areatzan.

Bertan, Euskal Herriko jantzari gazteak batuko dira euskal jantzakaz gozatzeaz gainera, euren arteko loturak sortzeako. Izan be, antolatzaileen ustez, taldeen belaunaldi erreleborik eza konponduteko funtsezkoa da taldeko kide izatearen eta nortasun sentimentuak handitzea; eta topaketea, hori lortzeako bide bat izan daiteke. Bizkaiko 16 taldetako jantzariak; Arabako bi taldetakoak; Gipuzkoako talde batekoak eta Nafarroako lau taldetakoak batuko dira Areatzan.

Egitaraua

Bagilak 21, barikua

  • 16:00etan, jantzarien harrerea.
  • 19:00etan, hasikerako ekintzea plazan.
  • 20:00etan, kopaua.
  • 20:30ean, Plaza Dantza: Tirikitrauki plazan.

Bagilak 22, zapatua

  • 11:00etan, ginkanea.
  • 15:30ean, dinamikea.
  • 18:00etan, kalejirea herrian zehar.
  • 19:00etan, jantzen desafioa plazan.
  • 23:30ean, erromeria Berriztu taldeagaz plazan.

Bagilak 23, domekea

  • 10:00etan, Gorbeiara urtekerea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!