Malatestta, Mario Antolin-en (Santurtzi, 1975) izen artistikoa da. Abeslari eta gitarra-jole hau Ekintza, Lacco eta Tucker taldeetatik pasau ostean, bere ibilbidea bakarlari moduan egitera animau zan. Hamaika abesti idatzi eta musikari talde bat batuta, bere lehen bakarkako proiektua atera eban aurrera 2021ean: Persigiendo Sueños, 11 abestiko albuma.
Ordutik, plazaz plaza eta lokalez lokal ibili da Malatestta, taldeagaz zein bakarkako kontzertu akustikoak eskaintzen. Aurten gainera, lan barria argitaratu dau, Tanto con tan poco. Abesti propioak dira hamaika eta hamabigarrena, Juan Leyvaren poema baten dago oinarrituta. Gainera, Zarama, Extremoduro eta Moonshine Wagon taldeen laguntzea izan dau atzen diskoan.