Astelehenetik dago zabalik Aldamin Areatzako ugerlekuetako tabernea eta zapatuan, hilak 8, zabalduko ditue ugerlekuak. Aurretik, eguazten eta eguenean, hilak 6 eta 7, ugerlekuetarako karnetak aterateko kanpainea abiatuko da. Ugerlekuak zabaltzen diranean be, egin ahal izango da bazkide txartela.
Beraz, bihar eta etzi, 16:00etatik 20:00etara hurbildu daiteke jentea uda sasoirako karneta ateraten. Aurtengo prezioak bardinak dira herri guztietako jentearentzako. Banakako karnetak hiru motatakoak dira: 5-17 urtekoak (25 euro), 17 eta 64 urtekoak (35 euro) eta 64 urtetik gorakoak (30 euro). Horrezaz gain, familia karneta dago; abonuaren zenbateko kalkuletako, guraso/tutore bakotxaren kuotari seme-alabena %50eko deskontuagaz gehituko jako.