Maiatzaren 26an, domekea, Gorbeia Parke Naturalak antolatutako hegaztien gaineko hitzordua dago Areatzako Parketxean. Euskadiko hegazti habiagileen atlasa azterlan barriztuaren aurkeztuko da 10:30ean. Ostean, hegaztiok euren ekosisteman ikusteko urtekerea be badago antolatuta. Aranzadi Zientzia Elkarteko Olatz Aizpuruak gidatuko dau saioa. Izena aldez aurretik emon behar da gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan.
Euskadiko hegazti habiagileen atlasa Euskal Autonomia Erkidekoan kumatzen diran hegazti espezie guztien inguruko azterlana da. 2023ko urrietan aurkeztu zan eta 2016an hasi zan honen gaineko lanketea. Espezieen inguruko informazino zehatza emoten dau, banaketa-mapa eta ugaritasun-datuakaz batera. Informazinoa hau, Alex Mascarell artistaren ilustrazinoakaz osotu da.
Guztira, 180 hegazti-espezieren datuak jaso ditu azterlanak; 175 espezie autonomo eta bost exotiko. Honeek non eta noiz aurkitu daitekezan zehaztu eta populazinoaren estima bat egitea izan da helburua. Espezie asko dagoz baina ikusi danez, ugarienak eta toki guztietan agertu diranak txolarre arrunta (390.000 ale), txantxangorria (330.000 ale), txepetxa (290.000 ale), zozo arrunta (280.000 ale) eta txinbo kaskabaltza (280.000 ale) dira. Ziur domekan honeek eta gehiago ikusteko aukerea egongo dala.