musikea

Los Brazos taldeko William-ek kontzertua eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2024ko mai. 21a, 18:06

Zapatuan, hilak 25, izango da rock kontzertua Areatzako The Quiet Corner tabernan, 23:00etatik aurrera.

Guillermo Gutierrez Goiria "William" (Bilbo, 1980) Los Brazos rock talde mitikoko gitarra eta ahotsa da eta bakarlari moduan emongo dau Plays and Tales izeneko kontzertua Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Zapatuan, maiatzak 25, izango da rock kontzertu akustikoa 23:00etan.

Bertan, garai eta toki desbardinetako rock musikea taularatuko dau Williamek. Tartean, Los Brazos taldearen abestiren bat be entzuteko aukerea izango da. Los Brazos taldeak dozena bat urte daroaz oholtza gainean eta lau bost disko argitaratu ditu: Delay (2012), Welcome to Los Brazos (2013), Gas (2015), Live (2018) eta atzena, Universal (2022)

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!