Oingo astegoiena amaituteko, maiatzak 12an, The Quiet Corner Areatzako taberna irlandarrak kontzertua antolatu dau. Arrastiz, 19:00etan hasiko da The Trouble Notes taldearen kontzertua. "Folk tradizionalaren, punk rock mardularen eta dantza musika tribalaren artean jarrita", dago euren musikea eta bidaiek elikatuta, ahots bako musika "emozionala eta pankulturala" buztartuten dabe.
New Yorken abiatu zan proiektu honen partaideak Bennet Cerven, bibolina, Florian Eisenschmidt, gitarrea, eta Oliver Maguire, perkusinoa, dira. Abesti ugari egiteaz gainera, disko luze bi argitaratu ditue: Lose Your Ties (2018) eta Liberty Awaits (2023).
Datozen emonaldiak
Datozen asteetan be, kontzertuak egongo dira entzungai The Quiet Cornerren. Maiatzaren 18an, Rúla taldea egongo da, 20:00etatik aurrera, taula gainean. Maiatzaren 25ean barriz, 23:00etan, William gitarra-jolearen emonaldia hartuko dau taberna irlandarrak.