Etxebizitza bi dira, Goikokale 14-16 A behea eta B behea, Areatza 1338 soziedade publikoak esleitu gura dituanak 70 urtetik gorakoentzat edo mobikortasun arazoak dituenentzat. Eskaerak Areatzako udaletxean aurkeztu daitekez, lehenengo esleipenerako hilaren 10era arte. Halanda be beharrizana daukanak edozein momentutan egin leike eskaerea.
Etxebizitza horreetako bat alokairuan hartu ahal izateko derrigorrezko baldintzak, Areatzan erroldatuta egotea, 70 urte baino gehiago edo mobikortasun arazoa izatea eta etxebizitza irisgarririk ez izatea dira. Hileroko alokairu kuotea 450 eurokoa izango da, komunidadeko gastuak barne. Kuota hori urtero igongo da aurreko urteko KPIaren arabera.