musikea

Akesolok eta Houston-ek, A & H bikoteak kontzertua eskainiko dau Areatzan zapatuan

Bea Azpiri 2024ko api. 19a, 09:48

Bihar, hilak 20, 20:00etan hasiko da kontzertua The Quiet Corner tabernan eta Lubakiak rock operako piezak egongo dira entzungai.

Zapatuan 20an, 20:00etan, Igorreko Iñaki Akesolok (gitarrea) eta Dimako David Ibarra "Houston"ek (ahotsa); hau da, A&H taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzako The Quiet Corner tabernan. Bertan, Lubakiak rock operako piezak joko dabez.

Hamar urte inguruko lanaren ostean, igaz, 2023an kaleratu eban talde arratiarrak, Lubakiak 13 abestiz osotutako diskoa. Rock opera honetan, XX. mendeko atzen hiru hamarkadetako Euskal Herria erakusten da eta hedabideen poderearen inguruko hausnarketea be egiten da, besteak beste. Kanten hitzak David Ibarrak sortutakoak dira, eta musikea taldekide bien artean sortu eben.

Ibilbide luzea musikan

Akesolo eta Houston 1991 urtetik dabiz alkarlanean. Urte haretan The Impresentables taldean ibili ziran. Talde honegaz disko bi kaleratu eta gero, beste talde bat sortu eben, Harrobi. Harrobi taldeagaz, Moai diskoa atera eben 2005ean, eta Harrobian Indusi izenekoa 2009an. 2018an, Houston Pub taldeagaz, rock klasikoen bersinoez osotutako diskoa kaleratu eben. Azkenik, bikote moduan, A&H, Lubakiak rock opera bat kaleratu dabe, euren lan guztietan legez, betiko rock musikan oinarritutakoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!