abeltzaintza

Areatzako ardi ustiapena hurbiletik ezetuteko bisita gidatua antolatu dau Gorbeiako Parke Naturalak

Asier Abrisketa 2024ko api. 18a, 10:58
Antxon Iturriaga, Txonde gaztandegian lanean.

Zapatuan, hilak 20, izango da Txonde gaztandegira bisitea. Izena aurretik emon daiteke 94 673 92 79 telefonora deituta.

Oingo zapatuan, aprilak 20, Gorbeiako Parke Naturalak antolatutako bisita gidatu egongo da Areatzan goizez. Helburua, bertako ardi ustiapena eta gaztaigintzea hurbiletik ezetutea izango da. Horretarako Txonde gaztandegira egingo da bisitea, Txomin Iturriaga artzainak gidatuta.

Izena aldez aurretik emon behar da gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan. Izena emoterakoan zehaztuko da zein eta non dan hitzordua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!