mendia

Zabalik dago Upo Galapan Areatzako II. Mendi Lasterketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko api. 16a, 11:36

Aprilaren 28ra arte emon daiteke izena eta lasterketea maiatzaren 4an egingo da: 14 kilometro eta 800 metroko desnibela ditu ibilbideak.

Karpoko jaiak iraun bitartean egingo da aurtengo Upo Galapan Areatzako Mendi Lasterketearen edizinoa, Lamino Kirol Klubak eta Areatzako Udalak bigarrenez antolatuta. Maiatzaren 4an, zapatua, egingo da 14 kilometro eta 800 metroko desnibela dituan lasterketea. Gudarien Plazan hasi eta amaituta, ibilbide zirkularra dauka.

Lasterkariek 09:30ean ekingo deutsie karrereari eta, ibilbidearen erdi inguruan, 8. kilometroan, izango da horniketa puntua. Lasterketeari izena emoten deutsan Upo mendiaren tontorra, 10. kilometroan zapalduko dabe. Mendi lasterketa herrikoia da "edozeinek egin ahal izateko modukoa, bai distantzia, bai desnibel aldetik" adierazo eben igaz antolakuntzakoek.

Izen-emotea zabalik dago upogalapan.com webgunean hilaren 28ra arte. Asegurua, dorsala eta horniketea, izen-emotearen zortzi euroko prezio barruan dagoz; bazkideek sei euro ordaindu behar dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!