jantzak

Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala egingo dabe Areatzan

Bea Azpiri 2024ko api. 8a, 11:16

Datorren zapatuan, hilak 13, 17:30ean izango da aurkezpena Areatzako plazan eta ostean, jantza-plaza egingo da.

Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketea, bagilaren 21etik, 23ra izango da Areatzan. Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko jantzari gazteek hartuko dabe parte. Aurkezpen ekitaldian, aurreko edizinoan parte hartutako jantzariez gainera, Areatzako Udala, Eusko Jaurlaritzea eta proiektua antolatuten dauan Euskal Dantzarien Biltzarra izango dira.

Taldeen belaunaldi aldaketa falteagaz kezkatuta eta horreri urtenbide bat emon ahal izateko antolatu dau II. Gazteen Dantza Topaketea Euskal Dantzarien Biltzarrak. Helburua, besteak beste, jantzari gazteei topaleku bat eskaintzea da, eta barriro alkartzeko eta loturak sortzean jarraituteko aukerea emotea, Euskal Dantzarien Biltzarretik uste dabelako jantza taldeen belaunaldi erreleborik eza konponduteko funtsezkoa dala taldeko kide izatearen sentimentua handitutea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!