Areatzako Udala, ugerlekuetako Aldamin tabernea nork kudeatu topetan dabil eta eskuragarri ipini ditu, areatza.net webgunean, kontratazinorako pleguak. Udarako bakarrik ez, lau urtetarako kontratua eskaintzen da, beste urte bi luzatu daitekeena. Hileroko errentea 250 eurokoa izango da; argindar, ur, gas, berogailu eta bestelako gastuak kenduta. Aprilaren 12ra arte aurkeztu daiteke dokumentazinoa, zehaztasun guztiak topau daitekez areatza.net-en eta udaletxean.
Tabernea kudeatuteko interesa daben persona edo entidadeek proiektuaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko dabe eta horretan oinarrituko da Udala, lizitazinorako. Bertan puntuauko dira lokalean egin gura diran barriztapenak, eskainiko diran zerbitzuak, profesionalen ezaugarriak eta esperientzia, besteak beste.