Topaketea, Areatzan izango da bagilaren 21etik 23ra. Bertan, jantza taldeek beteten daben zereginen gainean hausnartuko dabe jantzari gazteek, taldeetan belaunaldi erreleborik ez dagoanean hartu beharreko neurriak ebazteko.
Izan be, gazteek taldeetan jarraituteko beharrezkoa diran pausuak emoteko abiatu dau Euskal Dantzarien Biltzarrak, Gazteen Dantza Topaketaren bigarren edizino hau. Horren gainean hausnartzeaz gainera, euskal jantzez gozatuko dabe eta talde eta herrialde desbardinetako jantzarien arteko hartu-emonak sortuko ditue topaketan; komunidade bateko kide izatearen sentimentua handituz.
Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantzea, musikea eta ohiturak mantenidu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua daukana.