Martiaren 16an, zapatua, nekazaritzako elikagaien eta artisau produktuen azokea egongo da Areatzan, 10:30ean hasi eta 15:00etara arte. Azokan baserriko ogia, euskal pastela, ortuariak, gaztaia, patea eta artisautza lanak egondo dira salgai, besteak beste; danak Arratia eta inguruetakoak. Ohikoa danez, erosketa bakotxagaz produktu loteen zozketan parte hartu ahalko da.
Azoka eguna girotuteko, musikea be izango da protagonista zapatuan, Korrika Kulturalaren baitan. Izan be, 12:00etan kontzertua eskainiko dau Areatzako Bandak plazan bertan. Hau amaituta, Kittu taldea urtengo da kalejiran, poteoa animetako.