Areatzako Jai Batzordeak, atzen urteetan suak botatearen gaineko eztabaidea sortu dala-ta, honen inguruko galdeketea egin eban atzo udaletxean. Hamasei urtetik gorako 208 herritarrek bozkatu eben eta baiezkoa nagusitu zan, 107 botogaz. Kontrara, 93 ezezko eta balibako 8 boto kontau ziran. Jai Batzordeak esan ebanez, emoitzeari lotuko da bere ebatzia eta beraz, aurten be, su artifizialen ikuskizuna egongo da jaietan.