jaiak

Jaietako su artifizialen inguruko eztabaideari ekingo deutso Areatzako Jai Batzordeak

Asier Abrisketa 2024ko ots. 26a, 11:08

Eguaztenean, hilak 28, udaletxeko pleno aretoan egingo dan galdeteketan parte hartzeako aukerea izango dabe hamasei urtetik gorako billaroztarrek, goizez eta arrastiz.

Areatzan "su artifizialak botatearen gaineko eztabaidea sortu da atzen urteetan", azaldu dau Jai Batzordeak eta beraz, ikuskizun honen erabilerearen gaineko galdetegia egingo dau herritarren artean. Zezeilaren 28an, eguaztena, udaletxeko pleno aretoa zabaldik egongo da 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, galdeketan parte hartzeako.

Areatzan erroldatuta egotea eta hamasei urteak beteta eukitea dira baiezkoa edo ezezkoa emon ahal izateko baldintza bakarrak. Jai Batzordeak zehaztu dau, galdeketan urtendako emoitzeari lotuko dala atzen ebatzia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!