antzerkia

'Vamos a ser un poco mas brujas' antzerkia bihar Areatzan

Asier Abrisketa 2024ko ots. 1a, 10:40

Vamos a ser un poco mas brujas // Aiaraldea.eus

Udaletxean, 19:00etan egongo da ikusgai "gure arbasoei egindako omenaldia" dan komedia musikala eta gero, eztabaidarako tartea zabalduko da.

Areatzako Udalak antolatuta, eguenean, hilak 2 19:00etan, Vamos a ser un poco mas brujas komedia musikala taularatuko da udaletxeko aretoan. Orozkoko Kuluxka konpainiaren ahalduntze-tailer batetik sortutako antzerkia da eta zazpi andra ditu protagonista.

Bertan, sorginen garaitik hasi eta gaurko burruka feministara arteko errepasoa egiten da, bardinatasunaren aldeko burrukearen historia kontauz. Gidoia eta eszenografia osotuteko, David Baskaran eta Enkarna Delgadoren laguntzea izan eben. Txotxongilo eta jantzientzako barriz, Claudia Verdecchiagaz eta Ana Masegaz egin dabe lan, hurrengoz hurrengo.

Antzezlana Areatzan

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!