Irrintzi Ibarrolak (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizinoa) eta Jorge Grosek (gitarra) osotuten dabe Confluence bikotea. Hainbatetan egon dira Areatzako The Quiet Corner tabernan eta esperientzia gustauta, oingo zapatuan, zezeilaren 3an 20:00etan, bueltauko da talde bilbotarra gurera.
Bikote bilbotarraren musikeak "gesal eta delta usainekoa, Memphis, Mississippi, San Francisco, Gallarta eta hegoaldeko itsasoetako esentziaduna" dala azaltzen dabe. "Abestietan, batzuetan fin beste batzuetan ozen, bandak omentzen dauzan artisten eraginak somatzen dira: Redding, Sun Ra, Waits, Taj Mahal, Dylan, Bruce, Sting, Mingus edo Hiatt langoak".