aurkezpena

Areatzako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aurkeztuko da eguaztenean

Asier Abrisketa 2024ko urt. 29a, 17:15

HAPOren prozesuaren inguruko batzar informatiboa egingo da asteon eta aurrerago, herritarren proposamenak batzeako saio gehiago deituko ditu udalak.

Areatzako Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokor barriaren prestaketa lanetan dago murgilduta eta asteon, prozesua herritarrei aurkeztuteko batzarra deitu dau. Eguaztenean, hilak 31, 18:30ean izango da aurkezpena udaletxean. Bertan, HAPOari buruzko informazinoa emongo da, zertan datzan eta oinarri nagusiak.

Areatzako Udalak azaldu dauanez, eguaztenekoa ez da batzar bakarra izango. Aurkezpena egin ostean, Udalak beste saio batzuk antolatuko ditu HAPOaren gaineko herritarren, eragileen eta entidadeen eretxia ezetu eta proposamenak jasoteko. Gero, saio horreetatik urtengo diran ideien mahai-tekniko batek aztertuko ditu, HAPOan sartu ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!