musikea

Kontzertu gaua antolatu dau Laminetxe Gaztetxeak barikurako

Asier Abrisketa 2024ko urt. 23a, 17:16

Norman Bates

Itzek eta Norman Bates taldeak egongo dira ikusgai hilaren 26an Areatzako gaztetxean, borondatearen truke, 21:30etik aurrera.

Itzek, Nekane Otazuak, June Arestik eta Antton Elorriagak osotuten dabe. Hiru taldekideak mungiarrak dira eta 2022an batu ziran alkarregaz musikea egiteko. 2023an Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izan ziran.

Alfred Hitchcok-en Psycho filmeko Norman Bates izena hartuta, taldea 2019an sortu zan, honeek be Mungia ingurukoak. Momentuz EP bi, The Aldatseta Tapes eta III, eta single bi argitaratu ditue, Metro de las 22:22 eta Ludismo. Musikeagaz bakarrik ez, diseinugintza eta argazkilaritzeagaz jolastutea be gustetan jakie.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!