mendia

Lamino Kirol Klubak mendi urtekerea antolatu dau domekarako

Asier Abrisketa 2024ko urt. 11a, 10:59

Areatzan kotxeetan antolatu eta Mendiolara joango dira mendizaleak, bertatik Aitz Txiki (785m) eta Alluitz (1.035m) tontorretara igon eta Sagastakoba ikusteko.

Urtailaren 14an, domekea, Lamino Kirol Klubak antolatutako mendi urtekerea urtengo da Areatzako eleizako arkupeetatik, 08:00etan. Lehenengo, batzean diranak kotxeetan mobiduteko antolatu eta Abadiñoko Mendiola auzorako bidea hartuko dabe, bertatik urtengo da-ta ibilaldia. Zazpi kilometro eta erdiko bidea egingo dabe, 740 metroko desnibelagaz. Alluitz (1.035m) izango da punturik eta altuena.

Halanda be, ez dira zuzenean Alluitzera igoko. Ibilbide zirkularra egingo dabe Atxurdin-Aitz Txiki mazizoaren ingurutik, alde batean Aitz Txikira igon eta bestean, Alluitz igoteko desbideratuko diralarik. Bidean, Sagastakoba kobazuloa be ikusi ahal izango da. Antolatzaileek salda beroa eroango dabe baina hamaiketakoa eta ura, bakotxaren esku egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!