musikea

Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 29a

Areatzako eleizan, 19:30ean, pelikula ezagunen soinu-bandak joko ditu Atzoko eta gaurko zinema izeneko emonaldian.

Areatzako Bandak, Areatzako Gabonetako egitarauaren barruan, Atzoko eta gaurko zinema izenpeko kontzertua eskainiko dau. Abenduaren 30ean, 19:30ean izango da kontzertua herriko eleizan. Emonaldi bardinaz gozatuteko aukerea, urtailaren 6an egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.

Kontzertuan, zinema klasiko zein modernoko soinu-banda ezagunenak eskainiko ditu entzuleen artean bandak. "Telebista saio baten egotea moduko izango da" azaldu deutso BEGITUri Aritz Labrador zuzendariak. Piezak jo eta tartean, honeen inguruko galderak proposatuko ditu bandeak, jenteak mobilagaz erantzun ahal izateko. Sariak be egongo dira erantzuleentzako.

Areatzako eta Igorreko emonaldietan Areatzako Bandak pieza bardinak taularatuko dituan arren, galderak desbardinak izango dira kontzertuetako bakotxean. Holan, kontzertu bietaz gozatu eta gaiaren gaineko bere ezagutzak neurtu ahal izango ditu bietara hurbilduten danak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!