Gentzane Martinez de Osabak zuzendutako filma Zinebin estrenau zan eta asteotan, Arratian ikusteko aukerea egon da. Artean eta Zeberion proiektau zan dokumentala oin dala aste bi. Oingoan, Areatzan izango da emonaldia abenduaren 28an, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Aire!k, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearengan inspirautako musika pieza bat sortzeako musika ikasle talde baten sormen prozesua kontetan dau eta Arratiak protagonismo handia dauka film honetan. Alde batetik, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzaren lekuak agertzen diralako, eta bestetik, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Mauriziaren ondorengoek hartzean dabelako parte. Pelikulako talde teknikoan be, Eukeni Arriortua Igorrekoa da argazkigintzaz arduratu dana.