Areatzako Laminetxe Gaztetxeak Gabonaldian be zabalduko ditu ateak, egunero gaurtik hasita barikura arte, abenduak 29. Arrasti bakotxerako ekintza bana antolatu dabe. Hasteko gaur, martitzena, grafiti erakustaldia egongo da 18:00etan. Eguaztenean barriz, hilak 27, zumba tailerra egongo da, hau be 18:00etan. Eguenean, umeak izango dira protagonista. 17:00etan, Kiriku eta sorgina pelikulea proiektauko da eta meriendarako, fruta jana egongo da. Barikuan ostera, mikro ireki saioa egongo da 19:00etatik aurrera, gura dauanak kantau edo instrumentuak joteko.