azokea

Zapatuan egingo da Areatzako urteko atzen azokea

Asier Abrisketa 2023ko abe. 15a, 09:09

Baserriko eta artisauen produktuak egongo dira salgai goizez merkaduan. Horrezaz gain, eskola barriztua ikusteko aukerea be egongo da.

Abenduaren 16an, zapatua, 10:30etik 15:00etara, nekazaritzako elikagaien eta artisauen lanen azoka egingo da Areatzako plazan. Eguraldi txarra bada, eskolako aterpera mobiduko da. Areatzan urtean zehar egiten diran lau merkaduetatik atzena izango da hau.

Areatzako azokan, Arratia eta inguruko herrietako produktuak erosi ahal izango dira: baserriko ogia, euskal pastela, ortuariak, gaztaia eta patea besteak beste. Inguruko artisauen lanak be egongo dira salgai. Egindako erosketa guztiek tokiko produktu loteen zozketan parte hartuko dabe.

Eskolea barriztuta

Areatzako eskola barriztapen lanetan egon da oin arte eta behin obrak amaituta, herritarrek emoitzea ikusteko aukerea izango dabe zapatu goizean. 11:00etan zabaldu eta 13:00etan zarratuko dira ateak, instalazino barriak ikusi ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!