Datorren astegoiena ekintzaz beteta egongo da Areatzako The Quiet Cornerren. Bariku iluntzean Feile taldearen musika zeltikoa entzun ahal izango da barriro taberna irlandarrean. Zapatuan barriz, Beerllaro alkarteagaz alkarlanean antolatutako jaialditxoa egongo da, dastaketa eta musikeagaz.
Abenduaren 15eko kontzertua Feile taldearen esku egongo da. Kike Perez eta Carlos Carranzak musika irlandarra, eskoziarra eta bretoia joko dabe zuzenean, rock eta blues doinuakaz buztartuta, 20:00etan emongo deutsee hasikerea kontzertuari.
Zapaturako Beerllarok antolatutako jaialdian barriz, launa garagardao eta gaztai egongo dira probetako 20:00etatik aurrera. Kataren ostean, gaueko giroak hartuko dau taberna irlandarra Cosmic Bears taldearen kontzertuagaz, 22:30ean. Honeek, 1980, 1990 eta 2000ko hamarkadetako pop zein rock musikearen abesti ezagunak taularatuko ditue, estilo propioagaz landuta. 28 euroko balioa dauka dastaketa eta kontzerturako sarrerak.