bonodenda

Gaur hasi da Areatzako Bonodenda kanpainea

Asier Abrisketa 2023ko aza. 27a, 12:15

Hogei euroan erositako bonuek hogeta bost euroko balioa izango dabe herriko zortzi komertziotan, zezeilaren 3ra arte.

Aratzako Udalak gaur ipini dau martxan Bonodenda kanpainea eta beraz, erosketak %20 merkeago egin ahal izango dira herriko hainbat komertziotan. Bonuak hogei eurotan erosi daitekez eta honeen balioa, hogeta bost eurokoa izango da. Guztira 600 bonu ipini dira salgai eta hamasei urtetik gorako areatzaztar bakotxak hiru bonu erosi ahal izango dauz.

Zortzi komertziok hartzean dabe parte Bonodenda kanpainan: Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak, Arantza Zamalloa farmazia, Estankoa, Denda Barri, + Ke PAN eta Vade retro ule-apaindegia. Erosketak egiterakoan, bonuak metatu ahal dira baina ezin izango dira diruaren ordez trukatu. Zezeilaren 3ra arte, gehienez, egongo dira bonuak salgai eta erabilgai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!