Tequilas Moonrise taldeak rock bersino ezagunak eskaintzen ditu, batez be, andrek egindako musikean oinarrituta. Zuzeneko ikuskizuna, Areatzako The Quiet Corner tabernan egongo da ikusgai oingo zapatuan, hilak 18, 20:00etan.
Talde getxoztarra 2018an batu zan eta hiru abeslarik gidatuten dabe emonaldia: Cyntia O'Valey, Eugenia Cavero eta Fatima Churrukak. Instrumentuetan barriz, Jesus Villegas (baxua), Jorge Parra (gitarrrea), Aitor Madariaga (bateria) eta Ignacio Uribe (gitarrea) dagoz. Danak be, beste talde batzuetan dabizan musikariak.