euskera batzordea

Areatzako Euskera Batzordea asteon ipiniko da lanean

Asier Abrisketa 2023ko aza. 8a, 10:15

Lehenengo batzarra eguenean egingo da, 19:00etan udaletxean, herritarrakaz batera beharrizanak identifikau eta zer egin aztertuteko.

Areatzako Udalak Euskera Batzordea ipiniko dau martxan barriro. Horretarako dei egiten deutse herritarrei bertan parte hartzera. Batzarra eguenean, hilak 9 izango da 19:00etan udaletxean. Batzordean, “herrian ze beharrizan dagozan eta zer egin daikegun aztertu eta hori lantzea da asmoa eta herritarrok sano garrantzia handia daukazuela honetan deritxagu” dinoe Udaletik.

“Laburbilduz, Euskara Batzordeak berebiziko garrantzia dauka herri batean euskerea eta gure kulturea sustatu eta zaintzeako. Nortasun kulturalari, kohesino sozialari eta hezkuntzeari laguntzen deutso, eta funtsezkoa da euskerea herriko parte bizia izaten segidu dagian bermatzeko” gehitu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!