musikea

Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga entzungai egongo dira barriro The Quiet Cornerren

Asier Abrisketa 2023ko urriaren 27a

Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga.

Zapatuan, hilak 28, izango da Singing Canada izeneko kontzertua Areatzako taberna irlandarrean, 19:30ean.

Urri bigarrenaren 28an, zapatua, Areatzako The Quiet Corner tabernan barriro entzun ahalko dira Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga, oingoan, Singing Canada izeneko emonaldian. Iluntzeko 19:30ean hasiko da kontzertua eta abeslari kanadiar famatuen bersinoak joko ditue: Lightfoot, Cohen, Young, Robertson eta Adams, besteak beste.

Cosh abeslariak Irlandako eta Kaliforniako jatorria dauka, eta, beste batzuen artean, Akelarre taldeagaz ibilitakoa da. Gaztañaga barriz, piano jolea da eta Kepa Junkeragaz jo dau. Gitarrea eta ahoko soinuagaz be osotuten dabez emonaldiak Coshek eta Gaztañagak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!