Oingo zapatuan be, hilak 21, Areatzako The Quiet Corner kontzertu akustiko bat dago programauta 19:30erako. Iñigo Garrido "Garry" bakarlariak ipiniko dau rock, blues, soul eta country musikea taberna irlandarrean, kantu eta gitarreagaz. Bakarlari modura, hiru disko grabau ditu Garry-k atzen urteetan: Curriculum Vitae (2016), Work from home (2020) eta Snacks (2023).