euskal jaia

Zapatuan, Euskal Jaia ospatuko da Areatzan

Bea Azpiri 2023ko urriaren 10a

Xukelak taldeak ipiniko dau Areatza jantzan zapatu arrastian.

Oingo zapatuan, hilak 14, Euskal Jaia ospatuko da Areatzan. Merkadua, musikea, berakatz-zopea eta beste ekintza ugari antolatu ditue egun horretarako.

Azokako produktuez eta bertako produktuen dastaketez gainera, musikeak hartuko dau protagonismoa Euskal jaian. Izan be, Bizkaiko Gaiteroek; Areatzako Bandak eta Nerea Zuloagak; Xukelak folk taldeak eta Oxabi taldearen erromeriak, ipiniko dabez euskal doinuak egun osoan zehar. Gastronomiari jagokonez, herri bazkaria egongo da 15:00etan, eta berakatz-zopea iluntzean.

Urri bigarrenak 14, zapatua

  • 10:00etan, nekazal eta artisau azokea. Bertako produktuen dastaketea (txakolina 12:00etan eta bermuta 12:30ean). Izena Ugabeko stand-ean emon behar da 10:00etatik aurrera.
  • 12:00etan, Bizkaiko Gaiteroak herrian zehar.
  • 13:00etan, Areatza kantuz, Areatzako Banda eta Nerea Zuloaga.
  • 15:00etan, herri bazkaria.
  • 18:00etan, Xukelak dantzan.
  • 20:30ean, berakatz-zopea.
  • 21:30ean, Oxabi taldeagaz erromeria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!