musikea

Perkusbika bikotearen emonaldia egongo da ikusgai bihar Areatzan

Asier Abrisketa 2023ko urriaren 10a

Eguaztenean, hilak 11, 20:00etan taularatuko da Perkusiozko mundu bat kontzertua herriko plazan.

Vicent Zaragoza Bilbao Orkestra Sinfonikoko perkusino bakarlariak eta Elur Arrieta Leioako Udal Kontserbatorioko irakasleak osotuten dabe Perkusbika perkusino bikotea eta eguaztenean, hilak 11, Areatzan izango dabe emonaldia, plazan 20:00etan. Aurkeztuko daben emonaldia Perkusiozko mundu bat da; perkusinoaren mundu zabala ezetu arazoteko helburuagaz.

Holan, ohiko zein ez hain ohiko perkusinozko intrumentuak ikusi eta entzuteko aukerea izango da. Izan be, euren espezialidadea perkusino klasikoa bada be, beste hainbat musika estilo be buztartuten ditue: musika garaikidea, musika modernoa, jazz, musika latinoa etabar. Musika talde ezberdinetako partaide be badira Zaragoza eta Arrieta: Aiko Taldea, Ensemble Kuraia…

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!