argazkilaritzea

Areatzako Udalak I. Argazki Lehiaketea abiatu dau 2024ko egutegia egiteko

Bea Azpiri 2023ko urriaren 3a

Herriko txokoetan, urte sasoi desbardinetan ateratako erretratuakaz egin gura da egutegia eta hilaren 31 da bakotxaren proposamenak botateko epea.

Argazki Lehiaketako gaia Areatza da; izan be, herriko txokoetan urte sasoi desbardinetan ateratako irudiakaz egin gura dau Udalak egutegia. Argazkiak hilaren 31ra arte bialdu daitekez komunikazioa.areatza@bizkaia.org helbide elektronikora.

Partaide bakotxak gehienez argazki bi bialdu leikez. Argazkiak formatu horizontaleakoak izan behar dira eta mezuan egilearen datuak eta argazkia noz eta non atera dan adierazo behar da. Aukeratutako 12 argazkiak 2024ko egutegian agertuko dira eta irabazleek opari bana jasoko dabe. Sari banaketea Euskerearen Eguneko egitarauaren barruan egingo da.

Lehiketara aurkeztutako argazkiak Areatzako Udalaren jaubetzakoak izango dira, baita euren erabilera, erreprodukzino, erakusketa eta hedapen eskubide guztiak be, beti be, egilea aitatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!