musikea

Molly Maloneren jaia ospatuko da zapatuan The Quiet Cornerren

Asier Abrisketa 2023ko ira. 22a, 10:00
Molly Maloneren estatua Dublinen.

Lost Tracks to Whynot taldearen zuzeneko kontzertuak girotuko dau Areatzako tabernal irlandarra iluntzean.

Molly Malone oso ezaguna da Irlandan, kondairak dino mojojoiak eta berberetxoak saltzean ibilten zala Dublineko kaleetatik. Egun batean, hilda agertu zan kalean, oindino neska gaztea zalarik. Butzuek dinoe gaur egun be Dublineko kaleetan ibilten dala bere mamua mojojoi eta berberetxoak salduten.

Personai mitikoa gogoratuteko, The Quiet Corner taberna irlandarrak urtero ospatzen dau Molly Malone jaialdia. Oingoan, hilaren 23an, zapatua, Lost Tracks to Whynot taldeak girotuko dau jaia, 20:30etik aurrera. Folk eta blues musikea buztartuten dauan talde jaiobarria da Lost Tracks, baina musikari beteranoakaz osotutakoa. Berbarako, Cameron Webster edo Dani Apodaca bibolin-jolea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!