Confluence taldearen emonaldia Areatzan

Ager Barragan 2023ko ira. 14a, 12:05

Taldeak Areatzako The Quiet Corner tabernan emongo dau kontzertua hilaren 16an, 20:00etan eta sarrera debalde izango da.

2014. urtean sortuta, Confluence taldea Irrintzi Ibarrolak (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizinoa) eta Jorge Grosek (gitarra) osotuten dabe. Batak bere kantuak joten ebazan: ingelesez abestutako kantak, Mississippi zaharraren usainagaz. Besteak, barriz, pop-rockeko klasikoak joten ebazan. Ondo moldatuten zirala ikusita, berehala, alkarregaz joten hasi ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!