Areatzako kurso barrirako ikastaroak

Ager Barragan 2023ko ira. 12a, 13:12

Dozena bat ikastaro desbardinek osotuten dabe Areatzako Udalaren 2023-2024 ikasturterako eskaintzea.

Ikastarook urri bigarrenean hasi eta bagilean amaituko dira eta izena udaletxean emon daiteke hilaren 11tik 22ra, goizeko 08:00retatik 15:00etarako ordutegian; astelehenetan baita arrastiko 15:30etik 17:30era be.

Ariketa fisikoa eta eskulanetako arloko ikastaroak dira batez be Areatzakoak, eta aurten, lehenengoz, Zumba egongo da aukeren artean. Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimentu gimnasia, Luzaketak, Yoga, Eskulanak, Puntua eta kakorratza, Ehoziri lanak, Joskintza eta Euskal jantzak eskaintzen dira 2023-2024 ikasturterako.

Izena online emoteko aukerea be badago https:// forms.gle/75msjFDQwNQ1x2x66 estekan. Ikastaroa aurrera atera daiten, gitxienez 10 persona apuntau behar dira. Areatzan erroldatutakoei lehentasuna emongo jakie eta gehienezko kopurua baino jente gehiago apuntetan bada, zozketa bidez egingo da parte hartuko dabenen aukeraketea.

Prezioari jagokonean, barriz, Euskal jantzak doban dira; astean ordu eta erdiko ikastaroek, 80 euroko prezioa daukie eta astean ordu bi eta erdikoek, 110 eurokoa. Ikastaroan onartutakoan erdia ordaindu behar da eta beste erdia abenduan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!