The Half Nelsons zuzenean Areatzan

Ager Barragan 2023ko ira. 8a, 12:17

Taldeak Areatzako The Quiet Corner tabernan emongo dau kontzertua hilaren 9an, 20:00etan eta sarrera debalde izango da.

The Half Nelsons, americana, countrya eta folka jarduten dauan proiektua da eta barria izan arren, ibilbide luzeko musikariek osotuten dabe taldea. Mississippi Queen taldeko Ander Alonso, Travellin’ Brothers-eko Aitor eta Eneko Cañibano eta Still River-eko Dan Cabanela osotuten dabe laukote akustikoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!