jaiak

Euriak Areatzako jaietako ekintzetako asko lekualdatzea eragin dau

Asier Abrisketa 2023ko abu. 28a, 12:41

Itziar Yagüek kontzertua eskainiko dau gaur udaletxeko arkupeetan, 21:00etan.

Gaur arrastiko ekintza gehienak frontoira edo udaletxeko arkupeetara mobiduko dira eta Kolore Festa bertan-behera gelditu da.

Eguraldiaren partetik, aldaketa askoko jaiak ospatuten dabiz Areatzan. Txupinazo eguna 40ºC baino gehiagogaz ospatu zan eta egun gitxirara, lainoak eta euriak hartu dabe herria. Holan, ekintza asko eguraldira moldatu behar izan dira, aterpe desbardinetara hain zuzen be.

Areatzako Udalak gaur, hilak 28, zabaldutako mezu batean iragarri ditu espazio barriak:

17:00etan, Tute Txapelketa Bixer tabernan; 18:00etan, umeen playbacka frontoian; 19:30ean, zunba herrikoia frontoian; Kolore Festa ez da egingo; eta 21:00etan, Itziar Yagüeren kontzertua udaletxeko arkupean.

Gau gaztetxeroa

Laminetxe Gaztetxeak antolatutako jai berezia gaur ospatuko da, 22:30etik aurrera. Naxker, Atarrabiako post-punk talde feminista jaiobarriak emongo deutso hasikerea gauari eta gero, beste musika saio bi egongo dira: DJ Eromena batetik eta MJ Puri eta Mili bestetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!