Athletic club

Gorbeiako Gurutzea Peñak urri lehenengoaren 2an ospatuko dau bere jaia

Asier Abrisketa 2023ko abu. 24a, 11:30

Gorbeiara igon, Pagomakurren bazkaldu eta iluntzean, Cotton Blues taldearen kontzertua izango dabe. Izena, hilaren 30era emon daiteke.

Areatzako Athletic-zaleen Gorbeiako Gurutzea Peñak urtero antolatuten dau Gorbeiare igokerea eta aurten, urri lehenengoaren 2an izango da. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena. The Quiet Corner tabernan, abuztuaren 29raino emon daiteke izena eta 691 529 748 (Iker) zenbakian, abuztuaren 30era arte.

Urri lehenengoaren 2an, goizeko 09:00etan frontoian batuta egingo dabe igokerea kurutzera eta bertan, banderakaz batera aterako dabe talde argazkia. Gero, Pagomakurrera bajatuko dira eta bertan, atzen urteetan hildako bazkideei omenaldia egingo jakie, sagardotegi erako bazkaria egin aurretik, hau be, Pagomakurren izango da. Arrastian barriz, Areatzara bajatu eta peñaren egoitzan, The Quiet Corner tabernan, Cotton Blues taldeak kontzertua eskainiko dau.

Umekaz, urri lehenengoaren 1ean

Igokerearen aurreko egunean, urri lehenengoaren 1ean, umeentzako txango berezia antolatu dau Gorbeiako Gurutzea Peñak. Arrastian, 16:00etan, Arrabako aterpera joango dira umeakaz eta bertan, ibilaldi bat egin eta gaua pasauko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!