jaiak

Areatza astebeteko jai giroan murgilduko da eguaztenetik aurrera

Asier Abrisketa 2023ko abu. 21a, 11:53

Abuztuaren 23tik 29ra ospatuko ditue jaiak billaroztarrek, eguazten eguerdian Laminetxe Gaztetxeko kideek txupina bota orduko.

Areatzako jaiak, hilaren 23an hasiko dira eta barriro martxan dagoan Laminetxe Gaztetxeko kideena izango da txupinazoa botateko zein jaien agurra egiteko ardurea. Ohiturea danez, aurtengo jaietan be ez dira faltauko txotxongiloak, erraldoiak, buruhandiak, txistulariak, gaiteroak, Areatzako Banda, salbea eta zelan ez, danborradak.

Egunez, adin guztietarako ekintzak prestatu ditue eta gauez, XXVIII. Playback Lehiaketeaz gain, kontzertu, erromeria eta dj-ak izango dira nagusi: Zutik, Chuchin Ibañez & Garibaldi Band, DJ Feli, Leihotikan, Kilimak, MJ Potota, Zazpizar, Areatzako Banda eta Itziar Yagüe pasauko dira oholtzatik. Gainera, gaztetxean egongo dira Naxker taldea, Eromena DJ eta MJ Puri eta Mili.

EGITARAUA:

Abuztuak 23, eguaztena

  • 14:00etan, txupinazoa.
  • Jarraian, txotxongiloakaz, erraldoi eta buruhandiakaz, Areatzakako Bandagaz, Areatzako txistulariakaz eta Bizkaiko Gaiteroakaz kalejirea.
  • 18:00etan, Skapaie elektrotxarangea.
  • 20:00etan, Salbe herrikoia.
  • 22:00etan, erromeria Zutik taldeagaz.
  • 23:30ean, XXVIII. Playback Lehiaketea.
  • Jarraian,  erromeria Zutik taldeagaz.

Abuztuak 24, eguena

  • 11:30ean, txistularien kalejirea.
  • 12:00etan, meza nagusia.
  • 12:45ean, txistularien kalejirea.
  • 13:00etan, herri kirolak plazan.
  • 14:00etan, kalejirea Kittu taldeagaz.
  • 18:00etan, eskupelota partiduak.
  • 20:00etan, kontzertua: Chuchin Ibañez & Garibaldi Band
  • 20:00etan, DJ Feli.
  • 02:30ean, txokolatea.

Abuztuak 25, barikua

  • 11:30ean, arimen aldeko mezea.
  • 13:00etan, hirugarren adinekoentzako kopaua eta musikea.
  • 14:30, Paella Lehiaketarako plateren aurkezpena.
  • 16:00etan, Briska Txapelketea.
  • 18:00etan, Olinpiadak.
  • 20:00etan, Safara Percussion.
  • 23:00etan, kontzertuak: Leihotikan eta Kilimak.
  • Jarraian, MJ Potota.

Abuztuak 26, zapatua

  • 18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea.
  • 22:30ean, Areatzako Danborrada eta kuadrillen kalejirea eta suak.
  • 00:00etan, erromeria Zazpizar taldeagaz.
  • 02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren buelta.
  • Jarraian, erromeria Zazpizar taldeagaz.
  • Abuztuak 27, domekea
  • 13:30ean, Tabernen Pintxo Lehiaketea.
  • 16:00etan, Mus Txapelketea.
  • 17:30ean, pala partiduak.
  • 21:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua.

Abuztuak 28, astelehena

  • 11:00etan, puzgarriak.
  • 13:00etan, bits jaia.
  • 14:00etan, Makailao Txapelketarako plateren aurkezpena.
  • 17:00etan, Tute Txapelketea.
  • 18:00etan, umeen playback-a.
  • 19:30ean, zunba herrikoia eta kolore festa plazan.
  • 21:00etan, Itziar Yagüeren kontzertua Zubizarran.
  • 22:30ean, Naxker taldea Laminetxe Gaztetxean.
  • Gero, Eromena DJ eta MJ Puri eta Mili.

Abuztuak 29, martitzena

  • 13:00etan, Igel Txapelketea.
  • 20:00etan, Tortilla Txapelketarako plateren aurkezpena.
  • 21:00etan, afari herrikoia.
  • 22:00etan, MJ GBM.
  • Jaien agurra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!