laminetxe gztx

Laminetxe Gaztetxeak aurkeztu dau Areatzako jaietarako egitaraua

Asier Abrisketa 2023ko abu. 18a, 12:16

Astelehenean, hilak 28, gaztetxean egongo da Areatzako gau giroa; Naxker taldeak, DJ Eromenak eta MJ Purik eta Milik ipiniko dabe musikea.

Areatzako jaietako egitarauan, abuztuaren 28an, Laminetxe Gaztetxean egon beharreko kontzertuak egoazan zehaztuteko prest eta Lamintxu Asanbladeak, aurkeztu dau daborduko gaztetxeko egitarau propioa. Naxker, Atarrabiako post-punk talde feminista jaiobarriak emongo deutso hasikerea gauari 22:30ean eta gero, beste musika saio bi egongo dira: DJ Eromena batetik eta MJ Puri eta Mili bestetik.

Areatzako jaiak, abuztuaren 23an hasiko dira eta txupina Laminetxe Gaztetxeko kideek botako dabe, belaunaldi barriek gaztetxea barriro martxan ipini dabelako. Holan, asanbladak, bai hilaren 23an bai 28an hurreratuteko deia egin dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!