jaiak

Areatzako jaietarako erasoen kontrako protokoloa zehaztuteko batzarra deitu da biharko

Asier Abrisketa 2023ko abu. 17a, 12:28

Bihar, abuztuak 18, 12:00etan izango da eraso matxista, arrazista eta homofoei aurre egiteko protokoloa zehaztuteko bilkura udaletxean.

Datorren eguaztenean, abuztuak 23, hasiko dira Areatzako jaiak eta danontzako jai seguruak dirala ziurtatuteko, eraso matxista, arrazissta eta homofoboen kontrako protokolo bat egongo da martxan. Ondino ez dago guztiz zehaztuta, eta baliagarria izateko beharrezkoa da herritarren parte-hartzea. Holan, barikuan, hilak 18, batzar ireki bat egingo da 12:00etan udaletxean. Bertan, protokoloaren jarduna eta funtzionamentua zehaztuko da eta hau aurrera eroateko talde eragilea eratuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!