musikea

Feile taldeak musika zeltikoa dakar The Quiet Cornerrera

Asier Abrisketa 2023ko abu. 16a, 12:27

Kike Perez eta Carlos Carranza, Feile taldeko musikari biak.

Zapatuan, hilak 19, 20:00etan izango da Feile taldearen kontzertua Areatzako taberna irlandarrean.

Oin dala 26 urte sortutako taldea da Feile baina urte honeetan, gora-behera handiak izan ditu. Laukote modura hasi ziran Kike Perez, irlandar bi eta ingeles bat musika zeltiarra buztartuten baina taldea desegin egin zan. Gero, Perezek barriro birsortu eban Feile, eta folk-rock estilora hurbildu zan musikea bateria, baxu eta gaiteagaz.

Baina proiektu hau be gelditu zan bertan behera eta oraintxu, Perez, Carlos Carranza gitarra-joleagaz ipini da kontaktuan musika zeltiarra Euskal Herriko oholtzetan bueltan ipinteko. Holan, musika irlanda, eskoziar eta bretoia landuten dabe, rock eta blues-agaz  buztartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!