Gorbeia

Gorbeiakoa da Bizkaiko parketxerik bisitatuena

Asier Abrisketa 2023ko abu. 9a, 09:57

Urteko lehen sehilekoan ia 8.000 personak bisitau dabe Areatzako parketxea, eskola-umeak izan dira batez be, 59 zentrotako 3.660.

Bizkaiko Diputazioak argitaratutako datuen arabera, Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek 22.207 bisitari jaso ditue 2023ko lehen urterdian. Bisitatuena, Areatzako Gorbeiako parketxea izan da, 7.891 persona pasau dira aurten bertatik. Datuek erakusten dabenez, gehienak eskoletatik heldutako txangoetako partaideak dira 59 zentrotako 3.660 ikasle. Holan, astebarruan egoten da bisitari gehien, 5.652; astegoienetan barriz, 2.328.

Datuok 2019koakaz konparatu ezkero, ikusi da bisitari kopurua igon egin dala Bizkaiko parketxeetan. Orduan, pandemia aurretik, 21.079 bisitari egon ziran hiru parketxeetan. Aurten ostera, 22.207 izan dira, %5,35 gehiago hain zuzen be. Gainera, ikusi da bisita gehien jasoten dan sasoia, Aste Santuaren bueltan egoten dala martian, aprilean eta maiatzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!