jaiak

Zabalik dagoz Areatzako jaietako playback eta kuadrillen kalejirarako izen-emoteak

Asier Abrisketa 2023ko abu. 8a, 11:15

Nagusien zein umeen Playback Leihaketan, abuztuaren 21era arte emon daiteke izena eta kuadrillen kalejiran, abuztuaren 25era arte.

Areatzako jaietan, hitzordu garrantzitsu bi izaten dira Playback Leihaketea eta Kuadrillen Kaljirea. Lehenengoa, txupinazo egunean izango da, gauez, eta nagusi zein umeek, hilaren 21erako izan behar dabe izena emonda. Nagusien kasuan, 646 567 836 (Aintzira) telefonora idatzi behar da eta umeen kasuan, 625 707 831 (Saioa) telefonora.

Kuadrillen Kalejirea ostera, zapatuan, hilak 26, urtengo da 22:30ean bainuetxetik Danborrada eta Areatzako Bandagaz. Honetarako be, izena emon behar da, abuztuaren 25eko arrastiko 18:00etarako gehienez. 666 098 954 (Nerea) telefonora idatzita egin behar da izen-emotea eta bertan, kuadrullaren izena eta tematika azalduteko hiruzpalau lerroko testua zehaztu behar dira.

Jaiak antolatzen

Jaien prestaketea aurrera doa eta horretarako, hainbat hitzordu dagoz asteon. Gaur, hilak 8, Jai Batzordea batuko da 19:00etan udaletxean eta gero, Danborrada Txikiaren entsegua egingo da. Danborrada nagusiaren entsegua ostera, bihar 20:00etan izango da. Eguenean barriz, barriro batuko da Danborrada Txikia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!