Areatza Udan

Gaur amaituko da Areatza Udan ekimeneko egitaraua

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 27a, 10:20

Phanta Rhei konpainia, 'Izarren hartza' ikuskizuna taularatzen.

Bainuetxe ondoko landan, Phanta Rhei konpainiak Izarren hartza txotxongilo ikuskizuna eskainiko dau eta gauez, Faneka taldearen kontzertua egongo da ikusgai.

Garagarrilean, eskaintza kulturala eskaini dauan Areatza Udan ekimena, eta honen barruko Emakumea eta Lurraldea zikloa, gaur amaituko da, txotxongilo antzerki eta kontzertu bategaz. Bainuetxe ondoko landan izango dira emonaldi biak. 20:00etan, Teatro Phanta Reiren Izarren hartza antzerkia egongo da ikusgai eta 22:00etan, Faneka talde madrildarra egongo da entzungai.

Izarren hartza

Teatro Phanta Reiren atzen proposamena da Izarren hartza, familia eta bost urtetik gorakoentzako txotxongilo ikuskizuna, naturea eta bizitzea goraipatzeko. Irdin hartz-kume protagonista bakarrik ikusiko da basoan eta aurrera egiteko, autoerrealizazinoaa eta ausardia beharko ditu, "munduan leku bat bilatu nahian".

Faneka taldea

Faneka 2016an Madrilen Ines (gitarrea eta ahotsa) eta Brunak (biolontxeloa) sortutako taldea da. Lehenengo abestiak grabetako crowdfunding kanpaina bat egin bitartean, Anika (bibolina) eta Miriam (perkusinoa) batu ziran taldera. Aurten, Alan gehitu jakien Miriamen ordez. Euren musikea gordin, urtsu eta magiko lez deskribiduten dabe taldekideek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!