Garagarrilaren 24an, astelehena, Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak antolatutako Folklore Bizian jantza jaialdiaren hogeta hamaseigarren edizinoa Areatzara helduko da. Eguraldi ona egin ezkero Gudarien Plazan, ostera frontoian, 20:30ean hasiko da jantzaldia. Aurten Areatzako saiora konbidautako nazinoarteko taldeak Indonesia eta Mexikokoak dira, KTF Radha Sarisha eta Viva Chihuahua hurrengoz hurrengo.
KTF Radha Sarisha Indonesiako uriburua dan Yakartako jantza taldea da, unibersidadetik sortua. Gamelan izeneko perkusino metalikoko intrumentu-multzoan oinarritutako musikea egiten dabe, Bedaya Semang eta Ketawang jantza sakratuak taularatzeko.
Folclorico Viva Chihuahua ostera, Ciudad Juarezen jaio zan 2004an, Adrian De la Rosa irakaslearen zuzendaritzapean. Mundu mailako oholtza ugaritan hartu dau parte eta Mexikoko San Miguel de Allende uriko jantza indigenen jaialdian, Chihuahua ordezkatu eban taldea izan zan. Talde honen musikari eta jantzariek, kalitate handikoak izateaz gainera, folklore mexikarra modu tradizionalean eta hutsean plazaratzen dabe.
Folklore gehiago
Folklore Bizian jaialdia, ez da Areatzan bakarrik egingo. Uribildura heldu aurretik Galdakaon, Usansolon, Sopelan eta Arrigorriagan egongo dira ikusgai bai Indonesia eta Mexikoko taldeak, bai beste batzuk: Ugandako Crane Performers, Colombiako Otrora eta Errumaniako Doina Timisului.
- Garagarrilak 19, eguaztena
20:30etan, Galdakoko Krutzeko Plazan: KFT Radha Sarisha (Indonesia) eta Viva Chihuahua (Mexiko). - Garagarrilak 20, eguena
20:00etan, Usansoloko Unkina kiroldegian: Oinarin (Usansolo), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Crane Performers (Uganda). - Garagarrilak21, barikua
20:00etan, Sopelako Urgitxieta plazan: Andra Mari (Galdakao), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Otrora (Colombia). - Garagarrilak, zapatua
19:30etan, Arrigorriagako Udal Kiroldegian: Andra Mari (Galdakao), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Doina Timisului (Errumania). - Garagarrilak 24, astelehena
20:30ean, Areatzako Gudarien plazan: Andra Mari (Galdakao), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Viva Chihuahua (Mexiko).